EBk “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topoko eskailerak konpontzea
Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB) “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topo geltokiko eskailerak konpontzea. Jose Manuel Ferradasek, Errenteriako Udaleko EBko zinegotziak eskailerak konpontzeko beharra nabarmendu zuen joan den urrian udalet...
Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB) “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topo geltokiko eskailerak konpontzea. Jose Manuel Ferradasek, Errenteriako Udaleko EBko zinegotziak eskailerak konpontzeko beharra nabarmendu zuen joan den urrian udaletxean egindako hirigintza bileran.
Ferradasen arabera, Joseba Etxartek, hirigintza zinegotziak azaldu zuen lanekin hasteko “materialaren zain” zeudela. Honen harira, Ezker Batuak iritzi du “beste behin hirigintza saila berandu dabilela”. Jose Manuel Ferradasek gaineratu du “aurreikuspen gutxirekin” egin dutela lan eta bi hilabete “gehiegi” direla Etxartek aipatutakomaterialaren “zain” egoteko.
Galtzarabordako topo geltokiko eskilarak konpontzeaz gain, inguruan dauden beste hainbat gauza ere zaharberritu behar dira. “Eskilaren barandak esaterako puskatuta daude eta ez dituzte behar bezala ordezkatu. Kaleko argiak ere hondatuta daude eta ur hoditeria ere eraberritu beharko litzateke”, esan du ferradasek.
Topo geltokiko eskailerak egoera “tamalgarrian” daudela azaldu du Ferradasek. “Hilabete hauetan egiten duen eguraldiarekin gainera egoera okertu egiten da. Eskailerak ez daude ongi eta euriaren eta tenperatura bajuen ondorioz izotza sortzen da inguruan eta bertan jendea erortzeko arriskua areagotu egiten da”, gaineratu du EBko zinegotziak.
Azkenik, Ferradasek azaldu du gobernu taldeari aipatutako konponketak egiteko “beharra” azpimarratuko diotela berriro ere hurrengo bileretan. “Konponketen atzerapena justifikatzen ez duten argumentuekin erantzuten badute berriro ere, errespontsabilitate falta eta gogogabekeriaz hitz egin beharko dugu”, adierazi du.