1930ean jaiotako bazkideei, omenaldia
Beti Bizkor erretiratuen elkarteak aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu asteburuan. Guztira, 43 izan dira omendutako bazkideak. Horretarako, hainbat ekitaldiz osatutako eguna prestatu zuten. Omendutakoen aldeko mezarekin hasi zuten eguna ...
Beti Bizkor erretiratuen elkarteak aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu asteburuan. Guztira, 43 izan dira omendutako bazkideak. Horretarako, hainbat ekitaldiz osatutako eguna prestatu zuten. Omendutakoen aldeko mezarekin hasi zuten eguna Bihotz Sakratua egoitzako kaperan. Bertan, Maialen abesbatzak emanaldia egin zuen. Mezan zehar, Joxe Etxabe bazkide zaharrenari (99 urte ditu) bertso batzuk eskaini zizkioten.
Handik egoitzara joan ziren, Olibetera, eta bertan, ia bazkide guztiek hartu zuten parte. Udalaren izenean, Joseba Etxarte eta Maite Peña zinegotziak izan ziren, eta eurek banatu zizkieten oroigarriak 43 omendutako bazkideei.