Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Xabier Etxaniz Rojo: “Istorio solteak dira baina hiru gai errepikatzen dira ipuinetan”

Bidasoa
Kultura

Txatartegirako ipuinak liburua aurkeztu berri du Xabier Etxaniz Rojok; laugarren ipuin liburua du istorio laburrak kontatzea maite duen idazle trintxepetarrak. Astebete baina ez da igaro Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) idatzitako azken ipuin liburua kalean denetik. Argitalpenak izan duen harrera baloratzeko goizegi akaso, baina idazlea oso pozik dago azken emaitzarekin. Txatartegirako ipuinak izenburupean bederatzi istorio independiente bildu ditu idazle trintxerpetarrak, guztiak, autoen, zahartzaroaren eta gatazka politikoaren zertzeladaz zipriztinduak. Heriotzaren eta zahartzaroaren irudi gisa erabili duzu txatartegia. Zahartzaroak kezkatzen zaitu ala? Bai. Nere aitaginarreba eta amaginarreba iaz hil ziren. Azkenaldian gertutik bizi dudan gaia da, eta idazleok, normalean, bizi dugunaz idazten dugu. Hori da kontua. Autoek protagonismo berezia dute zure liburuan. Zergatik? Dena lotuta dago. Autoak zahartzen direnean txatartegira eramaten ditugu, eta hor zahartzaroarekin parekatu eta erabili nahi izan dudan metafora polit bat ere bada. Gerora konturatu nintzen banituela ipuin batzuk non autoa garrantzia berezia zuen; ipuin batean bada auto bonba bat, beste batean moto bat agertzen da, bidaia bat ere badago agure batek bere autoan egiten duena… Konturatu nintzen ipuinek bazutela gai bat komunean eta metafora horren bidez zahartzaroarekin lotzea nahiko erraza zenez hortik abiatu nintzen. Gatazka politikoari ere eman diozu tartea. Zaila suertatu zaizu halako gai korapilatsua ipuinen bidez [...]

2010/11/25
admin

'Txatartegirako ipuinak'Txatartegirako ipuinak liburua aurkeztu berri du Xabier Etxaniz Rojok; laugarren ipuin liburua du istorio laburrak kontatzea maite duen idazle trintxepetarrak.

Astebete baina ez da igaro Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) idatzitako azken ipuin liburua kalean denetik. Argitalpenak izan duen harrera baloratzeko goizegi akaso, baina idazlea oso pozik dago azken emaitzarekin.
Txatartegirako ipuinak izenburupean bederatzi istorio independiente bildu ditu idazle trintxerpetarrak, guztiak, autoen, zahartzaroaren eta gatazka politikoaren zertzeladaz zipriztinduak.


Heriotzaren eta zahartzaroaren irudi gisa erabili duzu txatartegia. Zahartzaroak kezkatzen zaitu ala?

Bai. Nere aitaginarreba eta amaginarreba iaz hil ziren. Azkenaldian gertutik bizi dudan gaia da, eta idazleok, normalean, bizi dugunaz idazten dugu. Hori da kontua.
Autoek protagonismo berezia dute zure liburuan. Zergatik?
Dena lotuta dago. Autoak zahartzen direnean txatartegira eramaten ditugu, eta hor zahartzaroarekin parekatu eta erabili nahi izan dudan metafora polit bat ere bada. Gerora konturatu nintzen banituela ipuin batzuk non autoa garrantzia berezia zuen; ipuin batean bada auto bonba bat, beste batean moto bat agertzen da, bidaia bat ere badago agure batek bere autoan egiten duena… Konturatu nintzen ipuinek bazutela gai bat komunean eta metafora horren bidez zahartzaroarekin lotzea nahiko erraza zenez hortik abiatu nintzen.
Gatazka politikoari ere eman diozu tartea. Zaila suertatu zaizu halako gai korapilatsua ipuinen bidez lantzea?
Zaila denik ez dut esango, baina  bai tentuz ibili beharra dagoela. Azken batean, gai mingarria da. Alde batetik ezagutzen ditut presoak, eta beste alde batetik daude bizkartzainak eta horiek ere ezagutzen ditugu… mintzea oso erraza da. Eta bada tentuz ibiltzeko beste arrazoi bat ere. Nik ez dut
inor epaitu nahi, behintzat ez da nire asmoa izan. Literatura egiteko garaian ezin dut panfletorik egin, ezin naiz jarri ez alde batean eta ez bestean. Oso erraza da hor desorekatzea. Ahotsa eman nahi nien normalean euskaraz egiten den literaturan agertzen ez diren hainbat pertsonaiei. Adibidez badago pertsona zahar bat, euskaraz egiten duen militar bat dena. Nire asmoa zen alde guztiak agertzea eta epaiketarik ez egitea.
Istorio independienteak diren arren, badute lotura bat. Zertan datza lotura hori?
Berez, ez daude lotuta. Istorio solteak dira, baina bai errepikatzen direla hiru gai horiek ipuin guztietan: autoak, zahartzaroa eta gatazka. Hiru gaiak batera ez dira inon agertzen, baina gehienetan bi agertzen dira, behin eta berriro, eta gainera saltoka doaz.
Laugarren ipuin liburua duzu. Aurrekoa baino tristeagoa eta grisagoa irten omen zaizu. Nolatan?
Ez dut esango ipuinak tristegoak direnik, eta ez grisagoak, baina bai dira ipuin tristeak. Nor bere ozeanoan ere, uste dut nahiko antzeko idazkera agertzen dela. Istorioak kontatzeko modu bat da, ateratzen zaidana, eta hor gustura sentitzen naiz. Ez dago arrazoi berezirik. Nik horrela idazten dut, horrelako istorioak ateratzen zaizkit, eta kontrakoa esatea gezurra litzateke. Ez dira barre egiteko ipuinak, baten bat badagoen arren. Ipuin liburu honek behar zuen irribarre bat eta azken ipuina, ez da besteak bezalakoa. Hor gertatzen direnak pixka bat absurdoak dira eta protagonista ere nahiko xelebrea da.

Sentimenduetan eta bikote arteko harremanetan asmatzen omen duzu gehien. Ados?

Nire ipuinetan askotan agertzen dira bi pertsona eta haien arteko harremana. Ingurukoa aitzakia izaten da, eta harreman horretan jarri ohi dut indarra idazten dudanean.

Idatzi dituzun gehienak ipuin liburuak dira. Zerk erakartzen zaitu gehien ipuingintzatik?
Ipuinak irakurtzea gustatzen zait gehien. Gainera oso-oso gustura sentitzen naiz neurri horretan. Saiatu izan naizenean gauza luzeagoak egiten ez dudala asmatu iruditzen zait. Nekatu egiten naiz 20. orrialdean. Horrek ez du esan nahi egiteko asmorik ez dudanik eta egiten ari ez naizenik, baina oraintxe ez da kezkatzen nauen gaia.
Astebete baino ez du kalean liburuak, harrera baloratzeko denbora gutxi, baina zuk zeuk gustura geratu al zara emaitzarekin?
Ni oso pozik nago eta gainera iruditzen zait liburu ona dela. Lehen argitaratzen nuenean zera pentsatzen nuen: hau da nik egiten dudan lana eta ia jendeari gustatzen zaion, baina oraingoan,  ipuin liburu hau, liburu ona dela iruditzen zait. Ni oso-oso pozik nago emaitzarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.