Orratx Ttiki antzerki taldearen ‘Azkeneko Basoa’, bihar, Niessenen
Euskara Eskolatik Kalera egitasmoaren baitan, Orratx Ttiki antzerki taldeak, Azkeneko basoa bere azken lana eskainiko du bihar, 17:30etik aurrera Errenteria Hiria Kulturgunean. Antzerkia ikusteko sarrerak euro bat balio du eta bihar horiek erosteko auk...
Euskara Eskolatik Kalera egitasmoaren baitan, Orratx Ttiki antzerki taldeak, Azkeneko basoa bere azken lana eskainiko du bihar, 17:30etik aurrera Errenteria Hiria Kulturgunean.
Antzerkia ikusteko sarrerak euro bat balio du eta bihar horiek erosteko aukera egongo da saioa hasi baino ordubete lehenagotik.
Sinopsia
Egungo bizimoduak ekosistema arriskuan zein erraz jartzen duen adierazi nahi du Azkeneko basoa antzezlanak. Bidean dabiltzan erromes pare batek basoko bizitza nola ikusten duten adieraziko dute.