Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak emaitza bikainekin hasi du urtea
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak (OIKE) gogor eta gogotsu hasi du aurtengo denboraldi berria. Jardunaldi bakarra egin dute oraingoz, baina igerilariek emaitza bikainak eskuratu dituzte. Joan den astean Getxon egindako proban, Amaia Caballero igeril...
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak (OIKE) gogor eta gogotsu hasi du aurtengo denboraldi berria. Jardunaldi bakarra egin dute oraingoz, baina igerilariek emaitza bikainak eskuratu dituzte.
Joan den astean Getxon egindako proban, Amaia Caballero igerilariak, esaterako, 50 tximeleta proban parte hartu zuen eta 15 urtekoen artean Gipuzkoako marka berria ezarri zuen, 30’04 denborarekin.
Igerilekua itxita
Denboraldiko bigarren jardunaldia antolatuko du bihar IKE-k Galtzarabordako kiroldegian. Ondorioz, igerilekua 12:00etatik 14:30era bitarte egongo da itxita. Ordu horretako ikastaroak Fanderian egingo dituzte.