Kode Etikoa, 10 puntuko dekalogoa
Kode Etikoa dekalogo gisa planteatuta dago. Hona hemen ideia nagusiak: Kontratazio administratiboaren legea zorrotz betetzea. Organo ezberdinen eskumenak errespetatzea eta legez aurreikusitako prozedurei arreta jartzea. Idazkaritzan egindako kontrataziorako protokoloa betetzea. Ezin izango dira Udaleko espediente originalak hartu eta eraman (Udaletik atera). Espediente guztiak eskuragarri izango dituzte hautetsiek. Nahi adina kopia atera ahalko dira, baina originalak Udal gordailuan egongo dira. Alkateak ordezkaritzarako eta protokolorako gastu partida propioa izango du. Gastuak soilik Udalarekin zerikusi zuzena dutenak izango dira. Partida arduraz eta proportzionaltasunez kudeatuko du alkateak. Onartezinak dira luxuzkoak kontsidera daitezkeen gastu guztiak. Alkateak hilero ordezkaritza eta protokolo gastuen berri emango du Ogasun Batzordean. Beharrezko frogagiriak eta bestelakoak aurkeztuko ditu. Zinegotziek karguaren egikaritzan izandako gastuak kobratu ahal izango dituzte. Horretarako beharrezkoa izango da kontu-hartzailearen aurrean frogagiriak eta bestelakoak aurkeztea. Gastu horiek Ogasun Batzordetik hilean behin pasatuko dira. Hilabeteko ohiko udalbatzarrean hilabetean zehar alkateak eta zinegotziek izandako gastuen berri emango dute. Alkateak ordezkaritza eta protokolo gastuetarako Visa txartel bat edukiko du. Txartel hori kasu jakin batzuetara bideratuta egongo da (udalerritik kanpoko bidaiak, autoritateekin bilerak edo ekitaldiak daudenean…). Txartelaren kontrola kontu-hartzaileak egingo du. Alkateak berari eskatu beharko dio, behar duenean. Ondoren adierazten den filosofiaren arabera jardungo dute alkateak eta zinegotziek: agindutako funtzioak eskumenen arabera betetzea; [...]
Kode Etikoa dekalogo gisa planteatuta dago. Hona hemen ideia nagusiak:
- Kontratazio administratiboaren legea zorrotz betetzea.
- Organo ezberdinen eskumenak errespetatzea eta legez aurreikusitako prozedurei arreta jartzea.
- Idazkaritzan egindako kontrataziorako protokoloa betetzea.
- Ezin izango dira Udaleko espediente originalak hartu eta eraman (Udaletik atera). Espediente guztiak eskuragarri izango dituzte hautetsiek. Nahi adina kopia atera ahalko dira, baina originalak Udal gordailuan egongo dira.
- Alkateak ordezkaritzarako eta protokolorako gastu partida propioa izango du. Gastuak soilik Udalarekin zerikusi zuzena dutenak izango dira. Partida arduraz eta proportzionaltasunez kudeatuko du alkateak. Onartezinak dira luxuzkoak kontsidera daitezkeen gastu guztiak.
- Alkateak hilero ordezkaritza eta protokolo gastuen berri emango du Ogasun Batzordean. Beharrezko frogagiriak eta bestelakoak aurkeztuko ditu.
- Zinegotziek karguaren egikaritzan izandako gastuak kobratu ahal izango dituzte. Horretarako beharrezkoa izango da kontu-hartzailearen aurrean frogagiriak eta bestelakoak aurkeztea. Gastu horiek Ogasun Batzordetik hilean behin pasatuko dira.
- Hilabeteko ohiko udalbatzarrean hilabetean zehar alkateak eta zinegotziek izandako gastuen berri emango dute.
- Alkateak ordezkaritza eta protokolo gastuetarako Visa txartel bat edukiko du. Txartel hori kasu jakin batzuetara bideratuta egongo da (udalerritik kanpoko bidaiak, autoritateekin bilerak edo ekitaldiak daudenean…). Txartelaren kontrola kontu-hartzaileak egingo du. Alkateak berari eskatu beharko dio, behar duenean.
- Ondoren adierazten den filosofiaren arabera jardungo dute alkateak eta zinegotziek: agindutako funtzioak eskumenen arabera betetzea; autoritatearen erabilera desegokia saihestea; ardurak bere gain hartzea; lanaren plangintza eta antolamendua eraginkortasuna bilatuz burutzea; ardura gardentasun handienarekin betetzea; pribilegiozko informazioa erabiliz eragiketarik ez burutzea; konfidentzialtasun printzipioa errespetatzea…