Jolasen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Ttirukik
Jolasen eta jolastearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Ttiruki Aisialdi Elkarteak. Batetik, jostailu erakusketa jarriko dute Abaraxka ludotekan. Bestetik hitzaldia ere antolatu dute Ttirukiko kideek. Erakusketa ludotekan bertan egongo da hilaren 29...
Jolasen eta jolastearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Ttiruki Aisialdi Elkarteak. Batetik, jostailu erakusketa jarriko dute Abaraxka ludotekan. Bestetik hitzaldia ere antolatu dute Ttirukiko kideek.
Erakusketa ludotekan bertan egongo da hilaren 29tik (astelehenetik) abenduaren 3ra, 16:30etik 19:30era. Jostailuak ikusteaz gain, probatzeko aukera ere izango da.
Hitzaldia, berriz, abenduaren 3an izango da. Hilario Garrudo psikologoa haurraren garapenean jolasak duen garrantziaz jardungo da bi orduz. Manuel Lekuona Bibliotekan izango da saioa, 17:00etatik 19:00etara.
Gurasoei eta haurrei zuzenduta, bi helbururekin
Ttirukitik jakinarazi dutenez, haurrei eta gurasoei daude zuzenduta jardunaldiak. Nabarmendu dutenez, gainera, “antolatutako ekimenak herritar guztientzako dira, eta ez bakarrik ludotekako bazkide diren haurrentzako eta euren gurasoentzat”.
Bi helburu nagusirekin antolatu ditu Ttirukik: “Batetik, haur eta gurasoen arteko harremanean jolasak duen garrantziaz ohartarazteko, eta bestetik, hori praktikan jartzeko aukera eskaintzeko”.