Iñaki Beobidek etzi jasoko du Villabonan I. Antzerkizale Saria
Lezon bizi den Iñaki Beobidek (Zumaia, 1934) lehenengo Antzerkizale Saria jasoko du etzi arratsaldean Villabonan. Sari hori estrainekoz antolatu du Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak (EHAZE). Pasa den mendeko 60ko hamarkadan Jarrai antzerki taldean...
Lezon bizi den Iñaki Beobidek (Zumaia, 1934) lehenengo Antzerkizale Saria jasoko du etzi arratsaldean Villabonan. Sari hori estrainekoz antolatu du Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak (EHAZE).
Pasa den mendeko 60ko hamarkadan Jarrai antzerki taldean aritu zen Iñaki Beobide, euskararekin kezkatuta.
EHAZEk nabarmendu duenez, Jarrai antzerki taldea “korronte berriaren buru” bilakatu zen Beobideren zuzendaritzapean. Antzerkigileen obrak euskaratzen zituen eta ondoren taulatzen.
Horrez gain, beste hainbat esparrutan ere aritu zen: diskogintza, argitaletxeetan, idazten, ekoizle…