Negu Jaiaren baitan, Menao, San Tirso, Kripa ibilaldia egingo du Giriziak
Iganderako antolatu dute irteera; Amazkarren eta Garmendin eman daiteke izena
Negu Jaia antolatu du Girizia Mendi Taldeak iganderako (hilaren 28rako). Jaiaren baitan, ibilaldia egingo dute mendizaleek, Meano, San Tirso eta Kripan zehar (Nafarroa).
Igandean, 06:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Ibilaldia, berriz, hiru ordu eta 45 minutukoa izango dela aurreikusi dute.
Bazkaria, upeltegian
Ibilaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute mendizaleek Biasterin (Laguardian), Eguren Ugarte upeltegian. Bazkaldu baino lehen upeltegia bisitatuko dute. Bisitan hiru ardo probatzeko aukera izango dute eta eltzean egindako txorizoa dastatzekoa.
Irteerak 55 euro balio du (autobusa, bisita eta bazkaria). Izena Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman daiteke.