‘Lezo airetik (1959-1970)’ liburua aurkeztuko dute bihar arratsaldean
Txori baten begietatik bezala ikusi ahal izango da Lezo bihar arratsaldean aurkeztuko duten liburuan. Izan ere, Lezoko Udalak azken bost hamarkadetan Paisajes Españoles enpresak airetik atera dituen argazkiak erosi ditu. Hala, 1959 eta 1970 urteen artean ateratako hainbat argazkirekin liburua egin dute: Lezo airetik (1959-1970). Aurkezpen ekitaldia Donibane kaleko Kultura Aretoan izango da, 20:00etatik aurrera. Bertan Lander Zurutuza liburuaren testuaren egilea eta Haritz Salaberria Lezoko alkatea izango dira.