Joseba Egibarrek hitzaldia emango du bihar Gaztediren aretoan
Errenteria-Oreretako herritar talde batek antolatutako Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa gaiaren baitan hitzaldia eskainiko du, bihar, Joseba Egibarrek, Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak, Kaputxinoetako Gaztedi aretoan, 19:30ean. Joseba Egibar izango da hitza hartzen lehena, baina, guztira, hiru hitzaldi emango dituzte lehenengo sorta honetan. Abenduaren 1ean, berriz, Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako presidenteakk hitz egingo du eta sorta honetako azken gonbidatua, Eugenio Etxebeste izango da, ETAko buruzagi eta Algerren zein Santo Domingon erakunde horretako eleduna izanaren akusaziopean kartzelatua izan zena. Zigorra bete ondoren, kalean dago egun militante independentista. Abenduaren 9an hitz egingo du. Hitzaldi guztiak Kaputxinoen elizako beheko solairuko Gaztediren aretoan izango dira 19:30etik aurrera. “Pentsamolde ezberdinak” Antolatzaileen izenean Xabier Oleagak adierazi du helburua dela “herritarren eskura jartzea une politiko garrantzitsu honetan erreferentzia pertsonal kualifikatuak, horiek bertatik bertara entzun eta berauei galderak zuzenean egiteko aukera izateko”. Horren harira Oleagak gaineratu du “areto berean pentsamolde politiko ezberdinetako jendea biltzea, proiektu politiko ezberdinetako esatariak entzuteko eta haiekin solasteko, pedagogia egokia iruditzen zaigu datozen garai politikoei begira”. Urte honen hasieran, otsailean zehazki, antolakuntzako kideek Brian Currin bitartekari hegoafrikarra ekarri zuten eta honen hiltzaileak aurrekaririk gabeko arreta jaso zuen herritarren aldetik. Errenteria Hiria kulturguneko antzokia goraino bete zen, eta aretorik kanpo geratu ziren [...]
Errenteria-Oreretako herritar talde batek antolatutako Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa gaiaren baitan hitzaldia eskainiko du, bihar, Joseba Egibarrek, Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak, Kaputxinoetako Gaztedi aretoan, 19:30ean.
Joseba Egibar izango da hitza hartzen lehena, baina, guztira, hiru hitzaldi emango dituzte lehenengo sorta honetan.
Abenduaren 1ean, berriz, Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako presidenteakk hitz egingo du eta sorta honetako azken gonbidatua, Eugenio Etxebeste izango da, ETAko buruzagi eta Algerren zein Santo Domingon erakunde horretako eleduna izanaren akusaziopean kartzelatua izan zena.
Zigorra bete ondoren, kalean dago egun militante independentista. Abenduaren 9an hitz egingo du.
Hitzaldi guztiak Kaputxinoen elizako beheko solairuko Gaztediren aretoan izango dira 19:30etik aurrera.
“Pentsamolde ezberdinak”
Antolatzaileen izenean Xabier Oleagak adierazi du helburua dela “herritarren eskura jartzea une politiko garrantzitsu honetan erreferentzia pertsonal kualifikatuak, horiek bertatik bertara entzun eta berauei galderak zuzenean egiteko aukera izateko”.
Horren harira Oleagak gaineratu du “areto berean pentsamolde politiko ezberdinetako jendea biltzea, proiektu politiko ezberdinetako esatariak entzuteko eta haiekin solasteko, pedagogia egokia iruditzen zaigu datozen garai politikoei begira”.
Urte honen hasieran, otsailean zehazki, antolakuntzako kideek Brian Currin bitartekari hegoafrikarra ekarri zuten eta honen hiltzaileak aurrekaririk gabeko arreta jaso zuen herritarren aldetik. Errenteria Hiria kulturguneko antzokia goraino bete zen, eta aretorik kanpo geratu ziren hamarnaka lagun, barrura sartzerik ez zegoelako.
Iritzia lantzeko beharra
Antolatzaileen arabera, “egoera politikoaren garrantziaren harira, herritar ororen kontzientzia kritikoa eta jarrera aktiboa sustatu beharra dago. Bakoitzak bere iritzia landuz joan behar du, eta horretarako zer hobe iritzi emaile edo ordezkari politiko kualifikatuak zuzenean entzutea baino. Helburu horri gure ekarpen apala egin nahi diogu hitzaldi hauekin”.
Antolatzaileen artean, joera politiko eta sindikal ezberdinetako herritarrak daude: “Zazpi lurraldez osatutako Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dugun jendea gara”, adierazi dute antolatzaileek.
Gabonen ondoren, gehiago
Hitzaldien lehenengo sorta honen ondoren, antolatzaileek bigarren bat burutzeko asmoa aurreratu dute. Bigarren txanda hori, Gabonak igaro ondoren izango litzateke.
Bigarren txanda horretan, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Hamaikabat alderdietako ordezkariek parte hartuko dute.