Berdintasun Kontseiluak talde feministekin bat egingo du
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (azaroak 25), Errenteriako Berdintasun Kontseiluak jakinarazi du parte hartuko duela herriko talde feministek zein emakume taldeek bihar egingo dituzten ekintzetan. Horrez gain, herrit...
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (azaroak 25), Errenteriako Berdintasun Kontseiluak jakinarazi du parte hartuko duela herriko talde feministek zein emakume taldeek bihar egingo dituzten ekintzetan. Horrez gain, herritar guztiak gonbidatu ditu, 19:00etan, Niessen merkataritza zentroko atarian egingo den elkarretaratzeari batzera.
Berdintasun Kontseiluak antzerki ikuskizuna ere antolatu du biharko. Hain zuzen, 19:45ean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. Herriko Itzatu antzerki taldeak Ana Mirandaren zuzendaritzapean Sauna deluxe lana taularatuko du. Emakume batzuk izango dira protagonista, eta sauna batean elkartuko dira. Bertan, toxina fisikoez gain, buruko toxinak ere askatuko dituzte, beti ere, umorea galdu gabe.