AEKko ikasle ohien argazki erakusketa antolatu dute Kamion
Hamaika aurpegi ezagun ikus daitezke egunotan Pasaia Antxoko Kamio tabernako peretetan, AEKko Txirrita euskaltegiaren sorreraz geroztik bildu ahal izan dituzten argazkiak ikus baitaitezke tabernan. Orain dela hogeita zazpi urte eman zituzten lehen eusk...
Hamaika aurpegi ezagun ikus daitezke egunotan Pasaia Antxoko Kamio tabernako peretetan, AEKko Txirrita euskaltegiaren sorreraz geroztik bildu ahal izan dituzten argazkiak ikus baitaitezke tabernan.
Orain dela hogeita zazpi urte eman zituzten lehen euskara eskolak Txirrita euskaltegian, eta urte hauetan guztietan ehunka lagun ikasi dute bertan. Ikasle ohiez eta irakasleez gain, AEKk Antxoko euskal giroa suspertzeko helburuz Antxon antolatu dituen hamaika ekimenetan lagundu duten herritarrak ere ageri dira argazkietan.
Argazki erakusketa irauten duen bitartean Kamioko bezeroek argazkirik bitxiena hautatu ahal izango dute. Igandera arteko epea dago Kamiok eta AEKk elkarlanean antolatu duten erakusketa bisitatzeko.
Igandean bezero bakoitzak hautatutako argazkia etxera eramateko aukera izango duela esan dute antolatzaileek.