Kalamuari buruzko erakusketa jarri dute liburutegian
14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago; informatzea da asmoa, gazteek pertzepzio egokia izateko
Abenduaren 2ra bitartean, Kalamua. Jakin behar dena erakusketa egongo da Manuel Lekuona Bibliotekan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Erakusketa 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, batez ere. Panelen, postalen eta foiletoen bidez, gazteak kalamuari buruz informatzea da helburua, hala, gazteek sustantzia horren kontsumoak izan ditzakeen arriskuen pertzepzio egokia izan dezaten.
Era berean, gazteek autoebaluaziorako galdetegi bat betetzeko aukera ere izango dute. Bestalde, gurasoentzako gidak ere egongo dira erakusketan.
Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Sailaren bidez, Drogarik gabe bizi Fundazioaren bidez antolatutako erakusketa Udaleko Gizarte Sailak ekarri du Oiartzunera.