Adierazpen instituzionala, azaroaren 25aren harira
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du. PSE-EEk, EAJk, PPk eta EBk eta Alkarbidek babestu dute. Aurten iaz bezala, herriko emakume nera...
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du. PSE-EEk, EAJk, PPk eta EBk eta Alkarbidek babestu dute.
Aurten iaz bezala, herriko emakume nerabeenagana eta gazteengana zabaldu nahi izan dute mezua: “Antzeman dezaten indarkeria bere modu sotilenetan, naturalizatuenetan eta gizarteak barneratuta daukan moduetan eta horren aurka ez daitezen ahul azaldu”.
Zentzu horretan, leloa ere iazko bera izango da: Berdinsarea, beldur barik. Leloaren esanahia ere azaldu dute: “Esan nahi du beldurra ukatzea emakumeak kontrolatzeko estrategia bezala”. Modu horretara, egun emakume izateak soilik arriskuak dakartzala eta, Udalak iritzi dio beharrezkoa dela ahal bezain laster administrazio publikoen artean Koordinazio Administratiboa sortzea, eta botere publiko guztiak inplikatzea.
Beharrezkotzat jo dute ere emakumeen esku euren burua defendatzeko tresnak jartzea “animatzen ditugu agente aktiboak izatea”. Herritarrak (batik bat neskak eta mutilak) ere animatu dituzte azaroaren 25ean egingo dituzten ekimenetan parte hartzera.