Masti Loidin eguzki panelak jarri dituzte
Masti Loidi poligonoan eguzki panelak jarri dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Ereñozuko Zentral Hidroelektrikoaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzari esker eraman du aurrera egitasmoa. Udalaren arabera, zentralak uraren bidez e...
Masti Loidi poligonoan eguzki panelak jarri dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Ereñozuko Zentral Hidroelektrikoaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzari esker eraman du aurrera egitasmoa.
Udalaren arabera, zentralak uraren bidez energia elektrikoa sortzen du, eta hori energia hori Iberdrolari saltzen diote. Horrek, era berean, diru sarrerak ematen dizkio Errenteriako Udalari, Ereñozuko Zentralaren %50aren jabe baita. Diru hori eguzki paneletan inbertitu ahal izan dute.
Guztira, 208 panel jarri dituzte eta 40 kilowatteko potentzia dute. Horietan 120.000 euro inbertitu dituzte, eta espero dute urtean 950 ordu pasatzea martxa maximoan. Modu horretara orduko 45.500 kilowatt sortzea da asmoa.
Egun, beste toki batzuetan ere jarri dituzte panelak, Beraun Berri, Langaitz eta Cristobal Gamon ikastetxeetan.