Herri Musikaren IX. Jardunaldietan Inauteriak izango dituzte hizpide

Herri Musikaren Txokoak Ihote taldearen laguntzarekin antolatuta, IX. Herri Musika Jardunaldietan Inauterien gaia jorratuko dute asteburuan. Larunbatean, hasteko hitzaldiak izango dira Auzokalten: El Carnaval (re)convertido en Carnaval, Emilio Xabier D...

Herri Musikaren Txokoak Ihote taldearen laguntzarekin antolatuta, IX. Herri Musika Jardunaldietan Inauterien gaia jorratuko dute asteburuan.

Larunbatean, hasteko hitzaldiak izango dira Auzokalten: El Carnaval (re)convertido en Carnaval, Emilio Xabier Dueñas; La regeneración de la vida en las formas de expresión poética del carnaval suletino, Kepa Fernandez de Larrinoa; El Carnaval rural de Asparrena: Ilarduia-Egino-Andoin, Carlos Ortiz de Zarate; Koko-eskea eta koko-dantzak Eibarko aratusteetan, Oier Araolaza eta El Carnaval tradicional riojano, Ernesto Dominguez.

Arratsaldean, mahai ingurua izango da: Josu Larrinagarekin; Oier Araolazarekin; Emilio Xabier Dueñasekin, Kepa Fernandez de Larrinoarekin eta Ernesto Dominguezekin.

Ondoren, ikus-entzunezkoak ikusteko aukera ere izango da, udaletxeko areto nagusian: Asparrenako Inauteria: Ilarduia-Egino-Andoin; El Carnaval tradicional riojano, eta Koko-eskea eta koko-dantzak Eibarko aratusteetan.

Igandean, berriz, tailerrak izango dira goizean, Jean-Raymond Mailharrancin-en eta Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldearen eskutik: Lapurdiko Inauterietako dantzak.

Egitarau osoa:

Larunbata, hilak 27

  • 10:00etan, hitzaldiak, Auzokalte elkartean (Ergoien).
  • 14:00etan. Bazkaria.
  • 15:30ean, mahai ingurua, Auzokalten. Inauteriak berreskuratzeko era ezberdinak.
  • 18:30ean, ikus-entzunezkoak, Udaletxeko areto nagusian. Inauterien adibideak.
  • 21:00etan. Afaria.

Igandea, hilak 28

  • 10:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Tailerrak.
  • 13:00etan, Doneztebe plazan. Beskoitzeko eta Oiartzungo inauterietako dantzak.
  • 14:30ean. Bazkaria.

Hilaren 25a (osteguna) da jardunaldietan izena emateko azken eguna. Izena emateko edo informazio gehiagorako, jo Herri Musikaren Txokoaren webgunera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.