Donibaneko judoka txikiek emaitza onak erdietsi dituzte Durangon
Emaitza onak lortu dituzte Donibane taldeko judokak Durangon, asteburuan han jokatu den lehiaketan. Benjaminetan bost judokek lortu dituzte lehen postuak. Mutiletan, Iker Fernandezek, Odei Harinak eta Mikel Etxabek eta nesketan, Inhar Mendizabalek eta ...
Emaitza onak lortu dituzte Donibane taldeko judokak Durangon, asteburuan han jokatu den lehiaketan. Benjaminetan bost judokek lortu dituzte lehen postuak. Mutiletan, Iker Fernandezek, Odei Harinak eta Mikel Etxabek eta nesketan, Inhar Mendizabalek eta Oihane Perezek. Gari Aldasoro eta Markel Perez bigarren izan dira eta Ekain Hernandez eta Edurne Gaztelumendi hirugarren.
Alebinetan, aldiz, Lorea Etxabek lortu du lehen postua, eta Haurren Mailan Maddi Fernandez hirugarren izan da.