Bi gizon atxilotu dituzte lapurtzen saiatzeagatik

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu gaur goizaldean (02:00ak inguruan) Lezon. Adierazi dutenez, Gurutze Santuaren plazako taberna bateko kristala apurtu dute, barruan lapurtzen saiatzeko. Lekukoak zeudela ikusita, a...

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu gaur goizaldean (02:00ak inguruan) Lezon. Adierazi dutenez, Gurutze Santuaren plazako taberna bateko kristala apurtu dute, barruan lapurtzen saiatzeko. Lekukoak zeudela ikusita, alde egin dute. Minutu batzuk beranduago atxilotu dituzte delituzko aurrekariak dituzten 24 eta 25 urteko bi gizonak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.