Allerruk bana berdindu du Amara Berriren kontra

Amara Berri taldea jaso zuen herenegun, Plazetan, Erregional Preferente Mailako Allerruk. Bana berdinduta bukatu zen donostiarren eta lezoarren arteko partida. Amara Berri azkeneko postuan dago sailkatuta eta zuri-berdeek, berriz, postu bat egin dute b...

Amara Berri taldea jaso zuen herenegun, Plazetan, Erregional Preferente Mailako Allerruk. Bana berdinduta bukatu zen donostiarren eta lezoarren arteko partida. Amara Berri azkeneko postuan dago sailkatuta eta zuri-berdeek, berriz, postu bat egin dute behera sailkapenean. Hamabigarren dira orain Egoitz Etxarriren mutilak, 11 partidatan hamalau puntu atera ondoren.

Allerru Bren porrota

Lehenengo Erregional Mailako Allerruk Beti Gazte Bren aurka 3-2galdu zuen igandean, Lesakan. Azkeneko sailkatuak ziren lesakarrak, baina ezin izan zieten irabazi. Sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen dute lezoarrek, 19 punturekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.