Mendien astea egingo dute gaurtik aurrera
Gaurtik hasita eta igandera bitartean mendizaleen intereseko ekimena izango da herrian: Mendi Astea. Urdaburuk antolatzen du, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu aste osorako. Horien artean larunbateko Biziklon VII. Eneko Arzelus Memoriala aipatu daiteke. Bizikletan Mateo-Sorondo arteko bidea egin beharko dute parte-hartzaileek, eta bestetik, Sorondo inguruan krosa izango da. Bi tarteek zazpi kilometroko ibilbidea izango dute. Ekitaldi guztiak jarraian: Azaroak 22, astelehena Jubilatuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia, eta ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal, 23). Azaroak 23, asteartea Kaxmirretik eta Ladakhera, Himalaia ezezaguna, Asier Aranzabalekin eta Mila Gallastegirekin. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 24, asteazkena Eskolartekoen mendi irteerei buruzko argazki emanaldia. Ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 25, osteguna Suitza. Haranak eta mendiak. Aurkezlea: M.A Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 26, ostirala Andorrako Pirinioetatik. Urdaburu elkarteak 2010eko abuztuan Andorrara egindako irteerari buruz Joxan Ugartemendia bazkidearen proiekzioa. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 27, larunbata Biziklon VII. Eneko Arzelus Oroitaldia. Lehenengo, bizikletaz Mateo-Sorondo (7 kilometro). Bigarren, Sorondo inguruan krosa (7 kilometro). Ondoren, partaideen artean garaikur banaketa egingo dute Urdabururen egoitzan. 15:00etan hasiko da oroitaldia. Azaroak 28, Urdaburu Eguna - Eskolartekoen ibilaldia (Ugaldetxo, Urdaburu, Listorreta). - Helduen ibilaldia (Iturriotz, Urdaburu, Egiluze). Ondoren, Egiluze sagardotegian bazkaria egingo [...]
Gaurtik hasita eta igandera bitartean mendizaleen intereseko ekimena izango da herrian: Mendi Astea. Urdaburuk antolatzen du, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu aste osorako. Horien artean larunbateko Biziklon VII. Eneko Arzelus Memoriala aipatu daiteke. Bizikletan Mateo-Sorondo arteko bidea egin beharko dute parte-hartzaileek, eta bestetik, Sorondo inguruan krosa izango da. Bi tarteek zazpi kilometroko ibilbidea izango dute.
Ekitaldi guztiak jarraian:
Azaroak 22, astelehena
Jubilatuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia, eta ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal, 23).
Azaroak 23, asteartea
Kaxmirretik eta Ladakhera, Himalaia ezezaguna, Asier Aranzabalekin eta Mila Gallastegirekin. 20:00etan, Urdabururen egoitzan.
Azaroak 24, asteazkena
Eskolartekoen mendi irteerei buruzko argazki emanaldia. Ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan.
Azaroak 25, osteguna
Suitza. Haranak eta mendiak. Aurkezlea: M.A Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio. 20:00etan, Urdabururen egoitzan.
Azaroak 26, ostirala
Andorrako Pirinioetatik. Urdaburu elkarteak 2010eko abuztuan Andorrara egindako irteerari buruz Joxan Ugartemendia bazkidearen proiekzioa. 20:00etan, Urdabururen egoitzan.
Azaroak 27, larunbata
Biziklon VII. Eneko Arzelus Oroitaldia. Lehenengo, bizikletaz Mateo-Sorondo (7 kilometro). Bigarren, Sorondo inguruan krosa (7 kilometro). Ondoren, partaideen artean garaikur banaketa egingo dute Urdabururen egoitzan. 15:00etan hasiko da oroitaldia.
Azaroak 28, Urdaburu Eguna
– Eskolartekoen ibilaldia (Ugaldetxo, Urdaburu, Listorreta).
– Helduen ibilaldia (Iturriotz, Urdaburu, Egiluze). Ondoren, Egiluze sagardotegian bazkaria egingo dute.