Galiziako jokoa Donibanen
Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak antolatuta hainbat ekintza egiten ari dira aste honetan Magosto edo Gaztainerre ekimenaren baitan. Horietako bat II. Pasaiako Badia Tririkila Txapelketa da, eta Donibaneko Santiago plazan aritu dira hainbat herri...
Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak antolatuta hainbat ekintza egiten ari dira aste honetan Magosto edo Gaztainerre ekimenaren baitan. Horietako bat II. Pasaiako Badia Tririkila Txapelketa da, eta Donibaneko Santiago plazan aritu dira hainbat herritar Galiziako jokoa praktikatzen.Arratsaldean gaztainerre herrikoia egingo dute Trintxerpeko frontoian, 18:30etik hasita.
Bihar itsasoan hildako arrantzaleei omenaldia egingo diete San Pedroko Dorrean 13:00etan hasita. Eguraldi txarra eginez gero, lonjan egingo da omenaldia (7. atean). Ordu laurden lehenago, kalejiran irtengo dira parte-hartzaileak Trintxerpeko azokatik.