EBk amiantoaren mapa egiteko eskatu du
Ezker Batuak (EB) amiantoaren mapa egiteko eskatu du, eta hori, hain zuzen, hurrengo udalbatzarrean (azaroaren 26an) eztabaidatzea nahi du. Horretarako, mozioa aurkeztu du. Mozio horretan, Errenteriako Udalari lau konpromiso hartzeko proposamena egiten...
Ezker Batuak (EB) amiantoaren mapa egiteko eskatu du, eta hori, hain zuzen, hurrengo udalbatzarrean (azaroaren 26an) eztabaidatzea nahi du. Horretarako, mozioa aurkeztu du. Mozio horretan, Errenteriako Udalari lau konpromiso hartzeko proposamena egiten dio. Puntu guztien artean lehenengoa nabarmendu daiteke. Bertan, amiantoaren inbentarioa egiteko eskatzen dio Udalari, eta aurretik, bizilagunekin elkarlanean, amiantoa aurkitzeko eta identifikatzeko plana aurrera eramateko.
Honakoak dira puntu guztiak:
- Amiantoaren inbentarioa egitea udal instalazioetan, teilatua duten etxebizitzetan, uren sarean, industria pabilioietan… Horren aurretik, amiantoa aurkitzeko eta identifikatzeko plana aurrera atera behar dela uste du, eta bizilagunekin elkarlanean, behin hori eginda, amiantoa erretiratu ahal izateko.
- Osalani (Laneko segurtasun eta osasunerako euskal erakundea) Udaleko langile izan direnen eta azpikontratatuta egon direnen izen-abizenak ematea beti ere amiantoak kutsatuta egoteko arriskua badute.
- Amiantoa duten instalazioetan mantentzeko eta konpontzeko lan guztiak egungo araudia betetzen egitea.
- Udaltzaingoak amiantoa kentzeko ekintzak eta hondakinen kontrolik gabeko isurketak kontrolatzea.