Beramendik salaketa jarriko du irregulartasunak egitea leporatu diotenen kontra
Martin Beramendi OiartzunBaiko zinegotziak eta Oiartzungo alkate ohiak jakinarazi duenez, alkate izan zenean irregulartasunak egin zituela egotzi diotenen kontrako salaketa jarriko du. Zehaztu duenez, salaketa hasiera batean, “Aitor Etxeberriaren...
Martin Beramendi OiartzunBaiko zinegotziak eta Oiartzungo alkate ohiak jakinarazi duenez, alkate izan zenean irregulartasunak egin zituela egotzi diotenen kontrako salaketa jarriko du. Zehaztu duenez, salaketa hasiera batean, “Aitor Etxeberriaren [egungo alkatea], Pavel Viñasen [ezker abertzaleko zinegotzia], Manuel Goikoetxearen [EA] eta Tomax Aristizabalen [EB-Aralarreko zinegotzia] kontra” jarriko du.
Difamazio kanpainatzat hartu ditu akusazio horiek, eta “ohorea zikintzeko era guztietako bitartekoak” erabiltzen ari direla gaineratu du. Hala, Oiartzungo Udalean egindako kudeaketari buruzko “salaketa faltsuak” egiten ari direla adierazi du, eta “frogarik gabe”.
Beramendiren arabera, alkate izan zen legegintzaldian diru kontuek “kontrol guztiak gainditu” zituzten, eta “urtero-urtero egin diren kanpoko auditoria guztietan legearen barruan egindako kudeaketa ekonomikoa” izan zen.