Andra Mariren Santa Zezilia zikloa, gaurtik aurrera
Gaur hasiko dira kontzertuak Andra Mariren XXVIII. Zikloaren baitan. Aurtengo egitarauan toki berezia hartuko du organoak. Hain zuzen, 20:00etan, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokian bertako organoa inauguratuko dute. Kontzertu berezia izango da, eta O...
Gaur hasiko dira kontzertuak Andra Mariren XXVIII. Zikloaren baitan. Aurtengo egitarauan toki berezia hartuko du organoak. Hain zuzen, 20:00etan, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokian bertako organoa inauguratuko dute. Kontzertu berezia izango da, eta Oscar Candendo Zabalak joko du organoa.
Bihar, berriz, eguerdian izango dira ekitaldiak. 12:00etan, udaletxeko arkupeetan, Xenpelar Bertso Eskolako kideek bertso saioa emango dute. Ordu erdi beranduago Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Txistulariak ariko dira, eta hainbat euskal kanta joko dituzte. Xabier Vesgak zuzenduko ditu.
Asteazkenera arte ez dute Santa Zezilia zikloa hartuko. Kontzertu guztiak ekitaldiak sailean ikus daitezke.