Zatikako Planaren aurka 1.800 sinadura bildu dituzte
Donostialdeko Zatikako Planaren aurka sortutako Herri Batzordeak jakinarazi duenez, dagoeneko 1.800 alegazio bildu dituzte aipatutako planaren kontra (hamar bat egunetan). Alegazio horiek datorren astean aurkeztuko dituzte Eusko Jaurlaritzak Donostian ...
Donostialdeko Zatikako Planaren aurka sortutako Herri Batzordeak jakinarazi duenez, dagoeneko 1.800 alegazio bildu dituzte aipatutako planaren kontra (hamar bat egunetan).
Alegazio horiek datorren astean aurkeztuko dituzte Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan. Hala, oiartzuar guztiei hitzordura azaltzeko deia egin die. Herri Batzordeak datozen egunetan jakinaraziko du zein egunetan eta ordutan aurkeztuko dituen sinadurak.
Horrez gain, alegazioa oraindik sinatu ez duten herritarrei gogorarazi diete, oraindik badutela horretarako aukera, hilaren 24ra arte (asteazkenera arte). Alegazioak aurkezteko kaxak Udaltzaingoan, Manuel Lekuona Bibliotekan eta Elorsoro kiroldegian gaude. Bihar, gainera, Elorsoron egingo duten X. Herri Eskalada Txapelketaren harira, postua jarriko dute sinadura gehiago biltzeko. Eta arratsaldean, berriz, Ohorezko Erregional Mailako taldearen partidan.
Aurrera begira
Batutako sinadura kopuruagatik eta egindako lanagatik pozik dago Herri Batzordea eta zorionak eman dizkie lanean ibili diren oiartzuar guztiei. Alegazioak aurkeztu ondoren, hasitako lanarekin jarraitzeko borondatea dute taldeko kideek, eta datozen hilabeteetan bestelako ekimen batzuk antolatuko dituztela iragarri dute.
Hala, oiartzuar orori egin diete deia ekintza horietan parte hartzeko, “oiartzuarrei baitagokie herriaren etorkizuna nolakoa izango den erabakitzea”.