Ramon Angel Ruizi omenaldia egingo dio Errenteria Musikalek

Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloaren baitan Errenteria Musikalek omenaldia egingo dio Ramon Angel Ruiz Kontserbatorioko eta Errenteria Musikaleko zuzendari izan zenari. Pasa den uztailaren 30ean hil zen. Ekitaldia Fatimako elizan ...

Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloaren baitan Errenteria Musikalek omenaldia egingo dio Ramon Angel Ruiz Kontserbatorioko eta Errenteria Musikaleko zuzendari izan zenari. Pasa den uztailaren 30ean hil zen.

Ekitaldia Fatimako elizan izango da, 20:00etatik aurrera. Bertan, diplomak banatuko dizkiete Musika eta Dantza Eskolako bigarren eta hirugarren mailako ikasketak gainditu dituzten ikasleei.

Gainera, Kontserbatorioko eta Orkestra eta Banda ariko dira, Sergio Zapirain eta Cele Barrosek zuzenduta, hala nola, euskal dantza talde bat, Marian Bravo eta Jon Maya dantzariek osatutakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.