Irabazi beharreko partida du bihar Beti Onak

Sailkapenaren atzealdean dagoen Beti Onak aurkari zuzenaren kontra neurtu beharko ditu indarrak bihar: Irun 1902. Talde irundarra azken bigarren dago sailkapenean eta talde errenteriarra, berriz, postu bat gorago. Bien artean puntu bateko aldea dute. B...

Sailkapenaren atzealdean dagoen Beti Onak aurkari zuzenaren kontra neurtu beharko ditu indarrak bihar: Irun 1902. Talde irundarra azken bigarren dago sailkapenean eta talde errenteriarra, berriz, postu bat gorago. Bien artean puntu bateko aldea dute. Beraz, partidu gogorra izango da. 17:15ean hasiko da lehia, Beraungo futbol zelaian.

Touring, berriz, laugarren dago sailkapenean, baina bertan mantentzeko ere beharrezkoak izango ditu hiru puntuak. Horretarako, Martuteneri irabazi beharko dio etxetik kanpo. Talde donostiarrak Touringek baino hiru puntu gutxiago ditu, eta bederatzigarren dago. Errenteriarrak indartsu daude azkeneko partiduak irabazita, eta biharko partiduari ere modu berean ekingo diote. 17:30ean jokatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.