Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala, etzi
Musikaz betetako asteburua izango da datorrena. Musikariek eta musikazaleek izango dute zerekin gozatu. Izan ere, Ibargainek eta Lartaunek antolatutako ekimenez gain, etzi Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala ere egingo dute Doneztebe parro...
Musikaz betetako asteburua izango da datorrena. Musikariek eta musikazaleek izango dute zerekin gozatu.
Izan ere, Ibargainek eta Lartaunek antolatutako ekimenez gain, etzi Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala ere egingo dute Doneztebe parrokian. 20:00etan hasiko da.
Haizea Muñoz sopranoak, eta Ana B. Garcia eta Loreto Aramendi organo joleek hartuko dute parte emanaldian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, koroaren eta organoaren inguruan 100 eserleku ipiniko dituzte kontzertua gertutik entzun ahal izateko. Era berean, herritarrak animatu dituzte emanaldira joatera.