Herbehereetako 21 ikasle iritsiko dira gaur,
Roermond (Herbehereak) hiriko Batxilergoko 21 ikasle (hiru irakaslerekin) iritsiko dira bihar eskualdera, Pasaia-Lezo Lizeoarekin duten elkartrukaketa hitzarmena dela eta. Hilaren 26ra arte izango dira hemen. Lizeoko familien etxeetan hartuko dute osta...
Roermond (Herbehereak) hiriko Batxilergoko 21 ikasle (hiru irakaslerekin) iritsiko dira bihar eskualdera, Pasaia-Lezo Lizeoarekin duten elkartrukaketa hitzarmena dela eta. Hilaren 26ra arte izango dira hemen. Lizeoko familien etxeetan hartuko dute ostatu Roermodeko ikasleek.
Ordura arte Euskal Herriko ezaugarri kulturalak, arkitektonikoak, historikoak eta artistikoak ezagutuko dituzte aste honetan. Hainbat txango egingo dituzte: Iruñera, Erriberrira, Gasteizera eta Baionara. Inguruko herrietara ere joango dira.
Lizeoko ikasleek Euskal Herriko ezaugarriak adieraziko dizkiete herbeheretarrei. Azkenaurreko egunean herbeheretarrek ikusi dutena azalduko diete familiei, ingelesez. Azken hauek laburpena egingo dute, euskaraz zein gaztelaniaz.
Otsailean Pasaia-Lezo Lizeoko beste 21 ikasle joango dira Roermondera. Elkartrukearen helburuak ingelesa praktikatzea, kultura ikuspegia zabaltzea eta Europaren integrazioa dira.