Ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarrerako eskaera egin du
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean. “Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen eta aipatutako datatik aurrera Sabeco enpresak ematen duen zerbitzua ez da eskaintzen, gune komertzial horren funtzionamendurako mota ezberdinetako kalteak sortuz”, azaldu du Karlos Murua zinegotziak. Murias Center 4 enpresaren %10aren jabe da Errenteriako Udala. Parte-hartze horri esker Udalak ordezkaritza du Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren administrazio kontseiluan. Parte-hartze horren baitan proposatuko dio ezker abertzaleak Udalbatzari Murias Center 4 enpresan Udalak duen ordezkariak administrazio kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskaera egitea. “Denon iritzia ezinbestekoa da zerbitzu hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko eta horren ondorioz enpresa horretan dugun ardurari irmoz erantzuteko”, gaineratu du Muruak. Hiru puntuko gai zerrenda Ezohiko bilera horretarako hiru puntuko gai zerrenda proposatuko du ezker abertzaleak: lehenengo, irailean hipermerkatua itxi izanak izan duen eragin ekonomikoa aztertzea. Bigarren puntuan, berriro jarduera martxan jartzeko aurreikusten den epea eta horretarako eman behar diren urratsak eta jarri behar diren bitartekoak zehaztea proposatuko dute. Azken puntuan, berriz, operadore [...]
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean.
“Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen eta aipatutako datatik aurrera Sabeco enpresak ematen duen zerbitzua ez da eskaintzen, gune komertzial horren funtzionamendurako mota ezberdinetako kalteak sortuz”, azaldu du Karlos Murua zinegotziak.
Murias Center 4 enpresaren %10aren jabe da Errenteriako Udala. Parte-hartze horri esker Udalak ordezkaritza du Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren administrazio kontseiluan.
Parte-hartze horren baitan proposatuko dio ezker abertzaleak Udalbatzari Murias Center 4 enpresan Udalak duen ordezkariak administrazio kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskaera egitea. “Denon iritzia ezinbestekoa da zerbitzu hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko eta horren ondorioz enpresa horretan dugun ardurari irmoz erantzuteko”, gaineratu du Muruak.
Hiru puntuko gai zerrenda
Ezohiko bilera horretarako hiru puntuko gai zerrenda proposatuko du ezker abertzaleak: lehenengo, irailean hipermerkatua itxi izanak izan duen eragin ekonomikoa aztertzea. Bigarren puntuan, berriro jarduera martxan jartzeko aurreikusten den epea eta horretarako eman behar diren urratsak eta jarri behar diren bitartekoak zehaztea proposatuko dute. Azken puntuan, berriz, operadore berria aurkitzeko egingo diren negoziazioetan lanean dauden langileen kontratazioa bermatzea.
Karlos Murua zinegotziaren arabera, “gunea sortu zenetik, gune osoaren bideragarritasuna zerbitzu horren menpe jartzen zen, bihotza eta zerbitzua izango zen zerbitzu hau. Gunea kudeatzen duen enpresak horrela definitu du duela urtebete inguru sartutako eskaera judizialean eta horrela ulertu du horri erantzun behar izan dion epaiak”.