Borkatxaketa faltsua salatzeagatik kartzela zigorra ezarri dio emakume bati
Gipuzkoako Audientziak urtebeteko eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du emakume bat, bortxaketa faltsua salatzea leporatuta. Salaketan Pasaian 43 urteko gizonezko batek eta adin txikiko bi anaiek bortxatu zutela jarri zuen. Emakumearen bar...
Gipuzkoako Audientziak urtebeteko eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du emakume bat, bortxaketa faltsua salatzea leporatuta. Salaketan Pasaian 43 urteko gizonezko batek eta adin txikiko bi anaiek bortxatu zutela jarri zuen. Emakumearen barruko arropetan aurkitutako arrasto biologikoetatik DNA proba egin zuten, eta semen arrastoak akusatuarenak ez direla ikusi dute.
43 urteko gizona hemeretzi egun egon zen Martuteneko kartzelan, eta kondenatutako emakumeak 5.691 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.