Santa Zeziliaren XXVIII. Zikloa hasiko da etzidamu herrian Andra Mari Abesbatzak antolatuta
Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, Santa Zezilia XXVIII. Zikloa egingo dute etzidamu hasi eta hilaren 28a bitarte Errenteria-Oreretan. Hori azaldu dute Andra Mari Abesbatzaren egoitzan Santa Zezilia zikloaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan, Mari Carmen Garmendia, Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak, Jose Manuel Tife Iparragirre, Andra Mari Abesbatzaren zuzendariak eta Jose Angel Rodriguez, Errenteria Musikaleko presidenteak. XXVIII. aldira iritsi den abesbatza eta musikarien festa horretarako eskaintza ugaria eta zabala prestatu du Andra Marik musikaren zentzu eta baliabide guztietan. Aurtengo egitarauan, “leku berezia hartuko du organo musikak”, esan du Mari Carmen Garmendiak Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak. Hain zuzen ere, etzidamu, Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiko “organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da Asuncionen Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin”, gaineratu du Garmendiak. Ildo beretik, hilaren 27an, Errenteriako eliza nagusiko Fernando Gonzalo organistak, organo musikaren historia segitzeko kontzertua eskainiko du. Hilaren 24an, berriz, Ramon Angel Ruiz zenaren omenez kontzertua egongo da eta astearen baitan, Andra Mari Abesbatzaren, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren eta beste hainbat egitasmoren sortzailea izan zen Jose Luis Ansorenari, “Wikipedia entziklopedia digitalean egin zaion atala aurkeztuko da”, azaldu du Garmendiak. Horrez gain, besteak beste, organo kontzertuak, bertsolariak, txistulariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzen kantaldiak, musika bandak, danborradak eta txarangak arituko [...]
Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, Santa Zezilia XXVIII. Zikloa egingo dute etzidamu hasi eta hilaren 28a bitarte Errenteria-Oreretan.
Hori azaldu dute Andra Mari Abesbatzaren egoitzan Santa Zezilia zikloaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan, Mari Carmen Garmendia, Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak, Jose Manuel Tife Iparragirre, Andra Mari Abesbatzaren zuzendariak eta Jose Angel Rodriguez, Errenteria Musikaleko presidenteak.
XXVIII. aldira iritsi den abesbatza eta musikarien festa horretarako eskaintza ugaria eta zabala prestatu du Andra Marik musikaren zentzu eta baliabide guztietan.
Aurtengo egitarauan, “leku berezia hartuko du organo musikak”, esan du Mari Carmen Garmendiak Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak. Hain zuzen ere, etzidamu, Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiko “organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da Asuncionen Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin”, gaineratu du Garmendiak.
Ildo beretik, hilaren 27an, Errenteriako eliza nagusiko Fernando Gonzalo organistak, organo musikaren historia segitzeko kontzertua eskainiko du.
Hilaren 24an, berriz, Ramon Angel Ruiz zenaren omenez kontzertua egongo da eta astearen baitan, Andra Mari Abesbatzaren, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren eta beste hainbat egitasmoren sortzailea izan zen Jose Luis Ansorenari, “Wikipedia entziklopedia digitalean egin zaion atala aurkeztuko da”, azaldu du Garmendiak.
Horrez gain, besteak beste, organo kontzertuak, bertsolariak, txistulariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzen kantaldiak, musika bandak, danborradak eta txarangak arituko dira Santa Zezilia zikloaren baitan.
Andra Marik antolatzen duen musikaren patroiaren musika ziklo honetan, Errenteria-Oreretako “musika eta abesbatza taldeak elkartzen dira maila handiko eskaintza emateko, musika eta abesbatzen zaleentzat eta baita musika zein abesbatzen partaide direnentzat ere”, azaldu du azkenik Mari Carmen Garmendiak.
Honakoa da egitaraua
Etzidamu
- 20:00etan: Andra Mariaren Parrokiko organo zaharberrituaren inaugurazio kontzertua Oscar Candendo zabala organistaren eskutik.
Igandean
- 12:00etan: Xenpelar Bertso Eskolak bertso saioa eskianiko du udaletxeko arkupetan.
- 12:30ean: Errenteriako Udal Txistularien Taldeak eta Errenteriako Txistulariek kontzertua eskainiko dute Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.
Hilak 24, asteazkena
- 20:00etan: Ramon Angel Ruizen omenezko kontzertua Fatimako Parrokian Errenteria Musikal Orkestra eta Errenteria Musikaleko ikasleen bandaren eskutik.
Hilak 25, osteguna
- 20:00etan: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri Abesbatzen eskutik musika tailerra kontzertua eskainiko dute Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Fatimako Parrokian.
Hilak 26, ostirala
- 20:30ean: Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak eta Andra Mari Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Fatimako Parrokian carlos Rodriguezek zuzenduta.
Hilak 27, larunbata
- 20:00etan: Andra Mariren Parrokian Fernando Gonzalo organistaren kontzertua.
Hilak 28, Igandea
- 11:30ean: Errenteriako kaleetan zehar Amulletako Danborren Kofradia eta Lagunak Txaranga arituko dira