Musikalean egingo dute
Hilaren 18ko iluntzean Musikalean ekitaldia egingo dute, 20:00etatik aurrera. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolaren egoitzatik aterako dira ordu horretan. Kalez kale joango dira. Gurutze Santuaren Plazaraino joango dira txistu eta akordeoi taldeetako k...
Hilaren 18ko iluntzean Musikalean ekitaldia egingo dute, 20:00etatik aurrera. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolaren egoitzatik aterako dira ordu horretan. Kalez kale joango dira. Gurutze Santuaren Plazaraino joango dira txistu eta akordeoi taldeetako kideak, kalejiran. Udaletxearen aurrean hainbat pieza joko dituzte bi talde horietako kideek. Ondoren, Tomas Garbizu Musika Eskolara itzuliko dira musikariak.