Independentistak herri mugimendua aurkeztuko dute
Independentistak herri mugimendua eskualdean aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Reina aretoan; 19:00etan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute pasa den azaroaren 6an e...
Independentistak herri mugimendua eskualdean aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Reina aretoan; 19:00etan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du.
Antolatzaileek jakinarazi dute pasa den azaroaren 6an egin zutela lehenengo Nazio Biltzarra eta bertan herri mugimenduaren ezaugarria eta talde bultzatzailea aukeratu zituztela. Hain zuzen, horien eta beste hainbat oinarriren berri emango dute gaur. Gainera, sarea Euskal Herriko eskualde guztietara zabaldu nahi dute.
Antolatzaileen arabera, sareak “XXI. mendeko herri mugimendu zabala eta eraginkorra” izan nahi du, eta “parte-hartzailea eta horizontala”. Hala, guztien parte-hartzailearekin osatu nahi dute. Gogorarazi dutenez, Oiartzunen osatu da lantaldea.