Zatikako Planari alegazioak aurkezteko epea, hilaren 27ra arte
Donostialdeko Plan Partzialaren (PTP) baitan herrian egin nahi dituzten azpiegituren kontra sortutako Herri Batzordeak gogorarazi duenez, hilaren 27an bukatzen da planari alegazioak aurkezteko epea. Hala ere, Herri Batzordeko kideek eskatu dute 24a bai...
Donostialdeko Plan Partzialaren (PTP) baitan herrian egin nahi dituzten azpiegituren kontra sortutako Herri Batzordeak gogorarazi duenez, hilaren 27an bukatzen da planari alegazioak aurkezteko epea. Hala ere, Herri Batzordeko kideek eskatu dute 24a baino lehen egiteko, aurkeztutakoak txukundu ahal izateko. Herritarrei eskatu die alegazioak lehenbailehen egiteko.
Alegazioak uzteko kutxak udaletxean, liburutegian eta kiroldegian daude. «Plana ez dago onartuta eta garaiz gaude baldintzatzeko. Orain da unea alegazioak aurkeztu eta herritarron desadostasuna idatziz agertzeko», nabarmendu dute.
Planak, sei erraietako autopista aurreikusten du Karrika-Ergoienen eta, 700 metroko biaduktua Altzibar eta Ergoien artean. Planaren barruan garraio plataforma ere badago, Lanbarren inguruan.
Hitzaldiak
Donostialdeko Zatikako Planak Oiartzunen zer eragin izango duen azaltzeko hitzaldiak ere antolatu ditu Herri Batzordeak. «Gipuzkoako Foru Aldundia Donostiako Zatikako Plana onartu nahian dabil eta gure bailaran oso eragin garrantzitsua izango du», diote Herri Batzordetik. Horixe helarazi nahi diete herritarrei. Hala, Arraguan eta Ergoienen egingo dituzte hitzaldiak.
Bihar, 19:30ean jarri dute hitzordua Arraguan, Aldeguna elkartean.
Ergoienen, berriz, 20:00etan izango da hitzaldia, bihar baita ere, Auzokalte elkartean.