Orreagan bukatuko du Jaizkibelek ‘Mugarrien Ibilbidea’
Sorogainen hasiko dute zeharkaldia igandean Jaizkibel Mendizale Taldearekin mendira irtengo direnek. 'Mugarrien Ibilbidea'-ren baitako bederatzigarren eta azken etapa izango da.
Sorogainen hasiko dute zeharkaldia igandean Jaizkibel Mendizale Taldearekin mendira irtengo direnek. Mugarrien Ibilbidearen baitako bederatzigarren eta azken etapa izango da.
149. mugarria izango dute jomugan txangoan. Sorogainetik hara joango dira eta handik 1. 220 metroko garaiera duen Lindus mendia igoko dute. Azkenik, Orreagatik gertu dagoen Ibañetako lepora jaitsiko dira.
Izena emateko, Internet edo elkartearen egoitza
07:00etan irtengo da autobusa Antxotik, eta Errenteria-Oreretako Iztietako geltokitik ordu laurden lehenago. Irteerarako izena eman nahi dutenek mendi taldeak Antxon duen egoitzatik pasatu daitezke gaur eta etzi, 20:00etatik 22:00etara. 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete baita ere, edota www.jaizkibelmt.tk webgunera jo.