Derrigorrezko aldarrikapena
“Ate asko itxi dizkigute. Kontua ez doa ez aurrera eta ez atzera, hor dago”. Egoera ikusita, partidako beste fitxa bat mugitu behar zutela argi ikusi zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko DBH Batzordeko kideek, eta egunotan herritarren sinadurak biltzen eta kamisetak saltzen hasi dira. Lehenagotik elkarteen atxikimenduak bildu zituzten, “orain babesa modu pertsonalagoan bilatzen hasi gara, horren beharra ikusi dugu”. Karmengo Aman ziklo osoa egotea nahi dute, hau da, hamasei urtera arte. “Gure seme-alabek hamabi urte betetzear daudenean, udalerritik kanpo joan behar dute. Adin hori, gainera, zaila da gaztetxo baten garapenean. Bizitza soziala kanpora doa, ez da Pasaian geratzen”, azaldu dute. Pasaiak 16.000 biztanle baino gehiago ditu eta ez dute ulertzen Bigarren Hezkuntza ez jartzearen arrazoia. Eurek, aldiz, jartzearen arrazoi gehiago dituzte: “Beste hainbat alorretan ere eragina du. Musika eskolarekin, adibidez, hitzarmenak ditugu, baina ikasleak ikastetxetik ateratzean hitzarmenak hautsi egiten dira”. Gobernua aldatzen, prozesua luzatzen Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako bi ordezkarirekin hitz egin dute, biak gobernu talde desberdinetakoak. Ia bost urte pasa dira Batzordea sortu zenetik, eta tartean gobernu aldaketa izan da eta horrek prozesua luzatu egin du. “Aurreko legegintzaldiko hezkuntza ordezkariarekin esperantza piztu zitzaigun, gauzak aurrera zihoazela zirudien, baina ordezkari berria jarri zenean ateak erabat itxi zitzaizkigun”, adierazi dute ikastetxeko [...]
“Ate asko itxi dizkigute. Kontua ez doa ez aurrera eta ez atzera, hor dago”. Egoera ikusita, partidako beste fitxa bat mugitu behar zutela argi ikusi zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko DBH Batzordeko kideek, eta egunotan herritarren sinadurak biltzen eta kamisetak saltzen hasi dira. Lehenagotik elkarteen atxikimenduak bildu zituzten, “orain babesa modu pertsonalagoan bilatzen hasi gara, horren beharra ikusi dugu”.
Karmengo Aman ziklo osoa egotea nahi dute, hau da, hamasei urtera arte. “Gure seme-alabek hamabi urte betetzear daudenean, udalerritik kanpo joan behar dute. Adin hori, gainera, zaila da gaztetxo baten garapenean. Bizitza soziala kanpora doa, ez da Pasaian geratzen”, azaldu dute. Pasaiak 16.000 biztanle baino gehiago ditu eta ez dute ulertzen Bigarren Hezkuntza ez jartzearen arrazoia. Eurek, aldiz, jartzearen arrazoi gehiago dituzte: “Beste hainbat alorretan ere eragina du. Musika eskolarekin, adibidez, hitzarmenak ditugu, baina ikasleak ikastetxetik ateratzean hitzarmenak hautsi egiten dira”.
Gobernua aldatzen, prozesua luzatzen
Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako bi ordezkarirekin hitz egin dute, biak gobernu talde desberdinetakoak. Ia bost urte pasa dira Batzordea sortu zenetik, eta tartean gobernu aldaketa izan da eta horrek prozesua luzatu egin du. “Aurreko legegintzaldiko hezkuntza ordezkariarekin esperantza piztu zitzaigun, gauzak aurrera zihoazela zirudien, baina ordezkari berria jarri zenean ateak erabat itxi zitzaizkigun”, adierazi dute ikastetxeko gurasoek.
Euren proiektuak lehentasunik ez duela esaten diete Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik: “Hasieran kokaleku arazoak zeuden, orain ekonomia krisia aipatzen dute. Alkateak zentroetako zuzendariarekin bilera izan zuen, eta onartutako proiektuek bakarrik egingo zutela aurrera adierazi zion, eta proiektu berrientzako tokirik ez dagoela. Guk hori ulertzen dugu, baina konpromisoa eskatzen dugu, konpromiso finkoa. Hurrengo aurrekontuetan behar hau kontuan har dezaten nahi dugu”.
Gaia Parlamentura ere iritsi zen. Aho batez onartu zuten proiektua. Ondoren, ordea, gauzak aldrebestu ziren: “Alkatea ordezkariarekin bildu zen eta gauzak gaizki zeudela eta, proiektuak ezin duela aurrera egin esan zion. Okerrena da ez direla konprometitu. DBH Pasaian bai esatea nahi dugu”.