Sabino Arana fundazioak, Foro Irun XXI eta Hondarribiko Zumardikoak laguntzarekin,
Bidasoako Historia lelopean, hainbat ekintza antolatu ditu. Jardunaldia bihar eta etzi garatuko dute, eta bisita gidatuak eta hitzaldiak izango dira Irun, Hondarribia eta Hendaian. Aurkezpena bihar goizeko 10:00etan egingo dute Irungo liburutegian eta 11:00etan Irungo Ama Shantalen ermita bisitatuko dute. Arratsaldeko 19:30ean Irungo liburutegian bi hitzaldi eskainiko dituzte;
Luis Arana Goñi (Jean Claude Larronde) eta
Diaspora Vasca presente y futuro (Cesar Arrondo).
Ostegunean aldiz, Irungo liburutegitik atera eta Hendaiako Chateau D´Abbadia bisitatuko dute. Arratsaldeko 16:00etan Hondarribiko Baluarte eta Polborina bisitatuko dute eta arratsaldeko 19:30etan hitzaldiak izango dira Arma plazako interpretazio zentroan; Nazismo tranfronterizo (Ramon Barea) eta Fuerte de Guadalupe (Aitor Puche).