Bekoz Beko Saria ‘El tren de las moscas’ filmarentzat
Ikuska martxan jarri zen joan den larunbatean Emea eta anitza sailarekin. Emakumea interesgune zuten zazpi film labur proiektatu zituzten eta ondoren Bekoz Beko Saria banatu zuten. Fernando Lopezen eta Nieves Prietoren El tren de las moscas lanak lortu...
Ikuska martxan jarri zen joan den larunbatean Emea eta anitza sailarekin. Emakumea interesgune zuten zazpi film labur proiektatu zituzten eta ondoren Bekoz Beko Saria banatu zuten. Fernando Lopezen eta Nieves Prietoren El tren de las moscas lanak lortu zuen saria. Koldo Merinoren marrazkia eta 150 euro eskuratu zuten.
Bekoz Beko etxeko biolentziaren aurkako elkartearen arabera, saritutako film labur horrek “emakumeek egoera konplexuen aurrean hartzen duten konpromisoa” islatzen du.
Aurretik beste hainbat film labur proiektatu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan Bekoz Bekok eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta. Ondoren Xabier Odriozola antropologoarekin solasaldia egin zuten bertaratu zirenek.
Gau guasa sailaren txanda iritsi zen saria eman eta gero, eta ikus-entzuleek bederatzi umorezko lanekin gozatu ahal izan zuten.
Larunbata bitarte
Gaur sei film labur emango dituzte alkateordetzan. No robarás eta Mozkor politikoa filmak Xabier Portugal Sarien baitan proiektatuko dituzte, eta La posibilidad de vivir; Socarrat; La historia de siempre eta A solas, berriz, atal ofizialaren baitan.
Bi sailetako proiekzioak 20:00etan hasiko dira.
Etzi, etzidamu eta ostiralean ere filmak ikusteko aukera izango da.
Larunbatean (hilak 20) sariak banatuko dituzte alkateordetzan bertan 19:00etatik aurrera.
Xehetasun gehiago: www.ikuska.net atarian.