Touringek eta Beti Onak gaur jokatuko dute
Errenteria-Oreretako bi futbol taldeek gaur arratsaldean jokatuko dituzte euren partidak.
Errenteria-Oreretako bi futbol taldeek gaur arratsaldean jokatuko dituzte euren partidak. Touringek Fanderian jokatuko du 17:00etatik aurrera, Donostiako Kostkas Miren-Bihotza taldearen kontra. Beti Onak, berriz, etxetik kanpo jokatuko du. Arturo Fanloren mutilek Irungo Behobia taldearen kontra jokatuko dute 19:15ean.
Touring sailkapeneko bosgarren postuan dago. Mikel Santaolayaren mutilek hamalau puntu dituzte eta goiko postuak gertu dituzte. Gaur irabaziz gero, aurrerapauso handia emango dute gorritxoek sailkapenean. Joan den astean 0-1 irabazi zuen Touringek Astigarraga Mundarroren futbol zelaian.
Beti Ona, bestalde, arazoetan sartuta dago. Errenteriarrak jaitsiera postuetan daude eta garaipena beharrezkoa dute azkeneko postu horietatik lehenbailehen ateratzeko. Joan den astean Irungo Mariño taldearen kontra 0-1 galdu zuten etxean.