Zuhaitzak kimatzen ari dira Hondarribian
Hondarribiko Udala zuhaitzak kimatzen ari da egun hauetan. Guztira 3.427 zuhaitz dira eta urteko lorezaintzarako aurrekontua 510.000 eurokoa da. Aurten, krisia dela eta, aurrekontua 115.00 eurotan jaitsi da, eta kimaketa kanpaina honetan zazpi lagunek hartzen dute parte. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez “ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko beharrezkoa den koordinazioa azaldu nahi diegu. Kimaketa urritik urtarrila bitarte egiten da, segurtasuna eta higienea zaintzeko. Zuhaitzak dauden toki askotan trafikoa dabilen errepideak daude, baita aparkalekuak ere; beraz komeni denez, horietan noiz arituko garen ohartaraziko dugu”. Hondarribiak gaur egun 1.654.700 metro berdegune ditu, eta 3.427 zuhaitz, landa eremukoak kontuan hartu gabe.
Azarorako kale hauetako zuhaitzak kimatu nahi dituzte: San Pedroko platanoak, General Leiba, futbol zelaia, Matxin de Arzu, Zuloaga, Itsasargi, Damarri, Javier Ugarte, Bretxa, Fraxkueneko Murrua, Arrantzale Auzoa, Minatera, Molla, Alameda, Masti, Girizi, Ama Guadalupekoa-Soroeta, Lezo Plaza, Tximista, Oskarbi, Ttarratenea, Donostia eta Sokoa. Abenduan ondokoak kimatuko dira: Sabino Arana, Lapurdi, Jabier Ugarteko lorategia, San Markos, Nafarroa Behera, Lonja, Hendaia, Arroka, Higer Bidea eta Gibeleta.