Oiartzungo Udalak Donostialdeko Zatikako Plana erretiratzeko eskatuko du
Udalak alegazioak jarriko dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP), proiektu hori erretiratzeko eskatuz. Alegazioko arrazoi nagusiak bi izango dira: bata, PTPak legea urratzen duela (Aarhuseko Hitzarmena, Herritarren parte-hartzerako 27/2006 Legea e...
Udalak alegazioak jarriko dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP), proiektu hori erretiratzeko eskatuz. Alegazioko arrazoi nagusiak bi izango dira: bata, PTPak legea urratzen duela (Aarhuseko Hitzarmena, Herritarren parte-hartzerako 27/2006 Legea eta Euskadiko Lurralde Antolaketako 4/90 Legea), “Udalaren konpetentziak eta herritarren parte-hartzea urratzen dituelako”. Bestea, iraunkortasunaren kontra egiten duela, “Eusko Jaurlaritzak berak markatutako pauten kontra”.
Udalak herriko presio soziala babesten du
Udalak, era berean, begi onez ikusten du herrian PTParen kontra sortu den mugimendu soziala. Lantalde honek ere alegazio pertsonalak egiteko eskaera luzatu du, eta horretarako orri batzuk prestatu ditu. Udaletxean, Elorsoro kiroldegian eta Manuel Lekuona Bibliotekan daude orriak eta postontziak sinatu nahi dutenentzat.
Udalak herritarrei deia luzatzen die lantalde horren jardunarekin bat egiteko eta antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzeko.
Era berean, Udala abenduan auzo guztietara joango da Donostialdeko Zatikako Planari buruzko informazioa herritarren artean zabaltzera.