Kartel hautatua
Lander Carreraren
Nahikoa da lanak irabazi du Irunen Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna iragarriko duen kartel lehiaketa. Lantalau diseinu grafikoko Irungo enpresan egiten du lan Carrerak.
Irungo Udalaren Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluaren Emakumearen Batzordeak antolatzen du urtero lehiaketa, eta aurten 18 lan aurkeztu dira. Lehiaketa aurkeztutako kartelak erakusgai jarriko dituzte, azaroaren 15etik 30ª arte, Martindozenea gaztelekuan. Udaleko emakumearen arloko
webgunean ere ikusi ahalko dira.