EAJk berretsi du ohiko gastua murriztu behar dela
Errenteriako EAJ beste behin “kezkatuta” azaldu du Udalaren egoera ekonomikoarekin, eta beharrezkoa dela gogorarazi du ohiko gastua murriztea. Horrekin batera, honako neurriak proposatu ditu: saneamendu plan bat egitea, lan-taldearen gastua...
Errenteriako EAJ beste behin “kezkatuta” azaldu du Udalaren egoera ekonomikoarekin, eta beharrezkoa dela gogorarazi du ohiko gastua murriztea. Horrekin batera, honako neurriak proposatu ditu: saneamendu plan bat egitea, lan-taldearen gastua murriztea soldatak ere txikituz, Udala ez gehiegi zorpetzea eta Udal zerga eta tasak “zertxobait” igotzea.
Azken puntuari dagokionez, zehaztu du igoerak finantzatzen duten zerbitzuaren gastuaren araberakoa izan behar dutela. Alegia, zerbitzuaren gastua igotzen baldin bada, tasa era berean igotzea. Horren baitan sartu ditu zabor bilketa eta ur zerbitzua. IBI zerga (ondasun higiezinen gainekoa), berriz, bere horretan uztea eskatu du. Ibilgailuen gaineko zerga eta beste tasak, berriz, KPIren arabera igotzea proposatu du (%2 igotzea espero da), autobuseko txartela izan ezik.