Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute goizean
Gaur goizean, 07:00 inguruan, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean (N-1 zenaren saihesbidean), Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez. Ibilgailuen bi gidariak zauritu dira ondorioz, 24 urteko gizon bat eta 4...
Gaur goizean, 07:00 inguruan, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean (N-1 zenaren saihesbidean), Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez.
Ibilgailuen bi gidariak zauritu dira ondorioz, 24 urteko gizon bat eta 44 urteko beste bat. Donostia ospitalera eraman dituzte biak. Istripuaren ondorioz, bide bat moztuta gelditu da, 08:20 arte.