Metroari 12 milioi euroko laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko laguntza bideratu du trenbide sarerako eta Donostialdeko Metrorako. Inbertsioak egiteko 249 milioi euroko diru partida berezia martxan jarriko du, eta hori izan da 12 milioi euro horien jatorria. Kopuru osotik 7,5 mi...
Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko laguntza bideratu du trenbide sarerako eta Donostialdeko Metrorako. Inbertsioak egiteko 249 milioi euroko diru partida berezia martxan jarriko du, eta hori izan da 12 milioi euro horien jatorria.
Kopuru osotik 7,5 milioi euro Euskotreneko Fanderia-Oiartzun eta Orio-Aia tarteko bikoizketetara bideratuko dira, eta 4,5 milioi euro, berriz, Donostialdeko Metroa proiektuaren baitako ikerketak egitera.
Duela aste batzuk Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak Donostialdeko Metroa proiektuaren baitan eskualderako dituzten asmoen berri eman zuen. Esate baterako, Pasaiako geltokia lurperatzea da ardatzetako bat eta bestea, berriz, Galtzarabordako geltokia estaltzea. Ikerketetarako bideratutako diruekin halako proiektuak aztertuko dituzte.