Jolasa ardatz duen programa berria antolatu du Udalak
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako programa berria jarriko dute martxan. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte, besteak beste, talde lana, lankidetza, aniztasuna ed...
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako programa berria jarriko dute martxan. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte, besteak beste, talde lana, lankidetza, aniztasuna edo eta familia eredu berriak. Helburu nagusia ondo pasatzea, eta bide batez, noski, euskara indartzea. Liburutegietan bilduko dira haurrak, larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Lehen saioa hilak 20ean izango da.