Gabonetako Squash Txapelketa abian da
Gabonetako Squash Txapelketa antolatuko dutela Galtzarabordako kiroldegian hilaren 29an hasi eta Urtarrilaren 8a bitarte. Parte hartzeko interesa dutenek, hilaren 24a bitarte izango dute izena emateko aukera.
Errenteriako Udaleko Kirol Patronatutik jakinarazi dute Gabonetako Squash Txapelketa antolatuko dutela Galtzarabordako kiroldegian hilaren 29an hasi eta Urtarrilaren 8a bitarte. Txapelketak bi maila izango ditu. Alde batetik gizonezkoen txapelketa egongo da, eta bestetik, emakumeen txapelketa. Maila bakoitzean, hamasei parte-hartzailetara mugatuko dute plaza kopurua antolakuntzatik jakinarazi dutenez.
Gabonetako Squash Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek, hilaren 24a bitarte izango dute izena emateko aukera. Galtzarabordako kiroldegiko harreran eman beharko da izena. Errenteria-Oreretako Kirol Patronatuko bazkide direnentzat doakoa izango da izen ematea. Bazkide ez direnek, berriz, hiru euro ordaindu beharko dute.
Informazio gehiago, kirolak.errenteria.net web gunean edota 943 44 96 90 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke. Txapelketan izena ematen duten parte-hartzaile guztientzat saria egongo da.