Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gabon Abesti sariketan parte hartzeko izena eman daiteke jada

Bidasoa
Kultura

Ereintza Elkarteak antolatzen duen Gabon Abesti Sariketa Probintziala egingo dute Galtzarabordako kiroldegian. Aurtengoa, LXIV. edizioa izango da eta antolakuntzatik jakinarazi dute txapelketan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena emateko aukera dutela. Interesatuek hilaren 30a baino lehenago eman beharko dute izena.

2010/11/11
admin

Urtero legez, aurten ere, Ereintza Elkarteak antolatzen duen Gabon Abesti Sariketa Probintziala egingo dute Galtzarabordako kiroldegian. Aurtengoa, LXIV. edizioa izango da eta antolakuntzatik jakinarazi dute txapelketan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena emateko aukera dutela. Gipuzkoako Abesbatzen federazioak, Tolosako Plaza Zaharreko lehenengo zenbakian duen duen egoitzara joan beharko da horretarako.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara egongo da izena emateko aukera. Informazio gehiagorako, 943 53 69 73 telefono zenbakira deitu daiteke. Interesatuek hilaren 30a baino lehenago eman beharko dute izena. Gabon Abesti sariketaren oinarriak egoitzan bertan eskuratu ahalko dira.

Hiru mailatan banatuta

Aurreko urteetan bezala, Gabon Abesti sariketak hiru maila izango ditu. Alde batetik, haurren mailako txapelketa egongo da. Maila honetan, ikastoletako eta ikastetxeetako hamabost urte bitarteko haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Bestetik, Federatuen Maila egongo da. Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteko gazteen eta helduen koroek hartuko dute parte maila horretan. Azkenik, Maila Herrikoia egongo da. Lagun taldeek, kudrilek, eliza abesbatzek eta hirugarren adineko koroek parte hartu ahal izango dute maila horretan.

Ereintzatik jakinarazi dute parte-hartzaile kopurua mugatua izango dela eta onarpena izen emate ordenaren araberakoa izango dela. Haurren Mailan bederatzi talde onartuko dituzte, Federatuen Mailan hiru talde eta Maila Herrikoian, berriz, zazpi.

Sari potoloak eskuragarri

Gabon Abesti Sariketan sari mordoak banatuko dituzte urtero legez. Haurren Mailan, Urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak banatuko dituzte. Dena den, talde guztiek izango dute saria. Federatuen Mailan sari bakarra banatuko dute. Lehenengo sailkatuak bakarrik jasoko du saria. Epaimahaiak aukeratzen duen  talde onenak, 500 euroko saria jasoko du. Azkenik, Maila Herrikoieko lehenengo lau sailkatuek, 450, 350, 300 eta 250 euroko sariak jasoko dituzte. Maila horretako gainontzeko parte-hartzaileek dieta bana jasoko dute Gabon Abesti Sariketan aritzeagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.